Loading Events
  • This ikastaroa has passed.
Cursos para adultos

Altzarigintza

Altzarigintzazurgintzaren espezializazio bat da, altzariak eraikitzera bideratua dagoena hain zuzen.

Ikastaro hau zurarekin lan egiteko tresnen oinarrizko erabilera helarazteko prestatuta dago (arkatzarekin traza egitea, arotz-eskuairarekin, gramilarekin; eta zerrarekin, trintxarekin eta arrabotarekin ebakitzea) Zurezko egiturak eraikiahal izateko, oinarrizko ezagutzak barneratzen lagunduko zaitugu.

Tresnen erabilera ezagutzeko, garai batean erabiltzen ziren zurezko mihiztadurak erabiliko dira, hala nola kaxa eta ziria, mirakulu-buztana edo egur erdiko mihiztadura. Horrez gain, berriago eta praktikoagoren bat menperatzen ikasiko da, ohikoagoa izan dadin.

Azken batean, ikastaro honetara etorri ondoren, egurra eskuz marrazteko eta mozteko dauden oinarrizko tresnak ezagutuko dituzu, zure altzariak eraikiahal izateko.

Ikastaroaren datuak
November 9, 2021
16:00 - 18:00
Zurjole Akademia
Irakaslea Daniel Lizarralde
+34943272381
Gurutze Alde Etxealde, 12, bajo