

Gehienez 5 pertsonarekin, ikasi askotariko artisau teknikak arreta pertsonalizatuaren bitartez.
Daniel Lizarralde besteak beste "City & Guilds of London Art School"en prestatutako euskal artisaua da eta, harekin, hainbat artisau teknika ikasi ahal izango dituzue zura tailatzeko, zursareko eserlekuak eskuz ehuntzeko, ihi bihotzez saskiak egiteko, edo palmazko saskiak egiteko.
Diziplinetako bat aukeratu beharko duzue eta, dagoeneko egindako adibideetan oinarrituz, teknikak aztertuko ditugu, gero guk berdin egiteko.
Egiten ditugun adibideak etxera eraman ditzakezue eta, hartara, praktikatzen jarraitu.
Bazkaldu ostean, akademiatik aterako gara artisautzaren eta artearen aldetik interesa duten tokiak bisitatzera: zuraren moldaketak uztartzen dituen tokiak.
Kostatik urrunduko gara lan zoragarriak gordetzen dituzten gutxi ezagututako tokiak aurkitzeko.
Ikusiko dugu zeinen menditsua den Gipuzkoa, baso ugarien artean ezkututako herrien berezitasunei erreparatuko diegu, eta munduaren bazter honetan zura nola erabili den deskubrituko dugu.
Esperientzia honek Euskal Herrian bizi den jendea gertuago ezagutzeko balio izatea nahi dugu. Daniel herritarra, hemen jaioa eta gure kulturan zein ohituretan zaildua, gidari ezin hobea izango dugu horiek erakusteko.
Bakarrik 6 pertsonako taldeak eratzearen helburua da arreta pertsonalizatuagoa ematea eta, gainera, ingurunearekin harremanetan jartzeko orduan, solteago ibiltzea.
Ezin da elkarteetara edo bilkura zentroetara samaldan joan eta, beraz, euskal kultura ezagutzeko modu on bat eskaintzen dizuegu.Gainera, ez ditugu galduko Donostia hiriak eskaintzen dizkigun xarmak; izan ere, Europako hondartza onena saritua edukitzeaz gain, lilura ugari eskaintzen dizkigu.
Udako Eskola uztailaren lehenengo astean irekiko ditu ateak, uztailaren 2tik - 7ra, eta irailaren azkeneko astean ixten ditu, irailaren 24tik - 29ra.
Aste guztietan, astelehenetik larunbatera, 6 ikasle eta irakaslea biltzen dituen ikastaro bat egongo da. Ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 2:00ak arte izango da, 15 minutuko kafe-berba atsedena gehituz.
Ikasle bakoitzaren beharrak eta aukeratutako ikastaroak kontutan hartuz, ikastaro bakoitzaren gaia, metodoak, teknikak eta tresnak hautatutak izango dira.
Aste guztirako den ikastaroaren prezioa, zergak barne, 430 eurokoa da.
Arratsaldez, euskal artisautza-turismoa eta euskal herriko kultura-turismoa nahi duten ikasleei eskainiko zaizkie. Jarduera horien prezioak jarduera bakoitzaren araberakoak izango dira.
Ostatua ez duten ikasleek gure aholku eta laguntza eman geniezaieke beren beharren arabera.