MENU
cursos de manualidades

ESKULAN IKASTAROAK

Zurjolen, nahiago dugu hurbiltzen gaituzten gauzez hitz egitea, bereizten gaituzten gauzez baino. Beraz, sormena eta eskuekin lan egitea dira gure lehentasuna; eskulan eta artisautzaren arteko lerroa definitzeak ez digu axola.

Ikastaro hauetan, askotariko eskulan teknikak ikasiko dituzu, baita produktu berritzaileenak ere. Gure lehentasuna da egunean egotea eta, horretarako, beti gabiltza ikertzen.

cursos de manualidades

ESKULAN IKASTAROAK

Zurjolen, nahiago dugu hurbiltzen gaituzten gauzez hitz egitea, bereizten gaituzten gauzez baino. Beraz, sormena eta eskuekin lan egitea dira gure lehentasuna; eskulan eta artisautzaren arteko lerroa definitzeak ez digu axola.

Ikastaro hauetan, askotariko eskulan teknikak ikasiko dituzu, baita produktu berritzaileenak ere. Gure lehentasuna da egunean egotea eta, horretarako, beti gabiltza ikertzen.

curso de restauración de muebles

ZAHARBERRITZE IKASTAROA

Altzarien mundua deskubrituko duzu.. Ikasiko duzu begiratzen, konparatzen, eta altzari bakoitzaren historiaz hitz egiten diguten zantzuak ikusten.
Trebatu egingo zara altzariei funtzionaltasuna itzultzen, eta eguneratzea behar dutenen irudia aldatzen.
Deskubrituko duzu gurera heltzen diren antigoalekoak nola tratatu, haien historia errespetatzeko eta, batez ere haien patina babesteko.
Ikasiko duzu altzari zaharrei entzuten eta, hartara, haien historia zein izan den ulertzen, denboraren joanak hondatutakoak biziberritzen, eta etorkizunera begira babesten.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
zaharberritze ikastaroa
zaharberritze ikastaroa

ASKOTARIKO TEKNIKEN IKASTAROA

Zura, kristala, eva goma, edo ehuna, bikainak dira dekorazioko teknika berriak garatu ahal izateko.
Krakeladura, saskigintza, irudi transferentzia eta pintura dira proiektu bakoitzean esperimentatu ahal izango ditugun teknika batzuk.
Ikasiko duzu askotariko materialez egindako mota guztietako objektuak dekoratzen, eta gure konpromisoa duzu guk ondo ezagutzen ez dugun teknika bat esaten badiguzu guk ere hura ikastekoa. Era horretan, teknika desberdinez edozein gainazal apaintzeko trebezia hartuko duzu, eta egokiena hautatu ahal izango duzu behar duzun aukera bakoitzerako.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
askotariko tekniken ikastaroa
askotariko tekniken ikastaroa

EVA GOMA IKASTAROA

Hau material berritzaile bat da, hura moldatzeko orduan joko handia ematen duena. Eva goma moldatzen ikasiko duzu, hura mozten, baita konbinatzen ere, ikusi dituzun proiektu interesgarrienak burura eramateko.
Jakina, trebezia nahikoa hartzen duzun ahala, zure proiektuak proposatu ahal izango duzu eta, era horretan, dagoeneko egindako dauden piezen askotariko aldaerak egin. Hori bai, irakaslearen aholkuei eta jarraibideei kasu eginez betiere, haren eskarmentu urteak erabakigarriak baitira proposatutako egitasmoa arrakastaz gauzatu ahal izateko.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
eva goma ikastaroa
eva goma ikastaroa

PALET BIDEZKO ALTZARIEN IKASTAROA

Teknika hau oso berria da, eta moda-modakoa da orain.
Paleteko zura nola moldatu ikasiko duzu, askotariko altzariei forma emateko.
Paletak desmuntatzen ikasiko duzu, oholak lixatzen, beharrezko balitz horiek elkarrekin berriz lotzen, gure beharrizanei aurre egiteko balio duten altzari praktikoak diseinatzeko.
Artean deskubritzeko dagoen mundua da, eta izugarrizko ahalmena du. Gu geu beti gabiltza gauza berriak deskubritzen ekiten dugun egitasmo berri bakoitzean. Zura moldatzeko eta erabakitzen duzun edozein egitasmoari heltzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzu.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
curso de multitécnicas

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • 2 ordu asteko
  • Ordutegia goizez eta arratsaldez
  • Astelehenetik larunbatera
  • Materialak eta oinarrizko tresnak barne
  • Hizkuntzak: euskara, ingelesa, gaztelania
  • Urtebetetze tailerrak
  • Tailer monografikoak

ASTEKO EGUTEGIA

* Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
10:00h - 12:00h Zaharberritzea Palet altzariak
16:00h - 18:00h Askotariko teknika Askotariko teknika
18:00h - 20:00h

Beste ikastaro batzuk

artisautza ikastaroa
ARTISAUTZA
artisautza ikastaroa
udako eskola
UDAKO ESKOLA
udako eskola
gizarte ekintza
GIZARTE EKINTZA
gizarte ekintza
eskulan ikastaroa
ESKULANAK
eskulan ikastaroa
HOME