MENU
cursos de artesanía

ARTISAUTZA IKASTAROAK

Artisautza galtzeko zorian dago, baina pertsona batek gogoa duen beste bati bere ezagutzak helarazteko prest dagoen artean, biziko da.

Zurjolen, prest gaude, ezagutzak ditugu, eta tresnak ditugu has zaitezen.
Zuk gogorik al duzu? Etorri orduan gu ezagutzera!

cursos de artesania

ARTISAUTZA IKASTAROAK

Artisautza galtzeko zorian dago, baina pertsona batek gogoa duen beste bati bere ezagutzak helarazteko prest dagoen artean, biziko da.

Zurjolen, prest gaude, ezagutzak ditugu, eta tresnak ditugu has zaitezen.
Zuk gogorik al duzu? Etorri orduan gu ezagutzera!


zur lanketa

ZUR LANKETA

Zura nola tailatu ikasiko duzu. Hondar zura kendu eta diseinu apaingarri zoragarriak deskubritzeko askotariko tresnak erakutsiko dizkizugu.
Eskulturarako gogoa baduzu, 3 dimentsiotan trebetasunez aritzeko beharrezko teknikak deskubrituko dituzu. Gubiak ezagutuko dituzu, nola zorroztu, eta zura nola moztu. Bertako zurak bereizten ikasiko duzu, eta marrazketako zein modelaketako oinarrizko ezagutzak hartuko dituzu, zura tailatzeari errazago heltzeko.
Deskubrituko duzu tresna kontrolatzeak nolako garrantzia duen, eta zeuk zehaztuko duzu hartuko duzun trebezia maila.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
zur lanketa
ebanisteria ikastaroa

EBANISTERIA IKASTAROA

Zura mozteko balio duten tresnak erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzu. Trebezia horrek bizirauteko balio izan digu, eta egun ere liluratu egiten gaitu. Ezagutuko dituzu arrabotak eta trintxak, nola zorroztu, eta zurak moztua nola behar duen.
Ikasiko duzu zur ohikoenak bereizten, eta horiek elkartzeko askotariko moduak. Era horretan, zurak bateratu ahal izango ditugu, nahi ditugun objektu guztiak lantzeko: kaxak, markoak, aulkiak, edo mahaiak…
Eskuratu zura lantzeko behar duzun trebezia eta, era horretan, diseinatu eta sortu bururatzen zaizun edozein gauza.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
ebanisteria ikastaroa
saskigintza ikastaroa

SASKIGINTZA IKASTAROA

Saskiak (otarreak) lantzeko material ugari daude: espartzua, gaztaina zura, palma, ihi bihotza eta zumea dira gehien erabili izan direnak.
Palma eta ihi bihotza lantzeko aukera izango duzu, askotariko saskiak egiteko moduak deskubri ditzazun eta, behin modu horiek ezagututakoan, beste materialei ere aplikatu ahal izango dizkiezu.
Materialaren ezaugarriak ikasi ahal izango dituzu, nola eskuratu, lehortu, eta horiek moldatzeko baliatutako teknika desberdinak.
Askotariko zuntz naturalak identifikatzen ikasiko duzu, eta horiek nola landu eta, hartara, haiek ehuntzeko trebezia hartu.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
saskigintza ikastaroa
zursare ikastaroa

ZURSARE IKASTAROA

Oso gutxi geratzen gara dagoeneko eskuz zursareko eserleku bat ehuntzeko gai. Eserlekuetan eta kulunkaulkietan ikusi ditugu bizi guztian, eta beharbada gutxi falta haiei agur esan behar izateko.
Zursare klasikoko ehuntze teknikak ikasiko dituzu, lan bakoitzerako ihi egokia nola hautatu eta, are garrantzitsuagoa dena, materiala moldatzen ikasiko duzu. Hori da lanbide honetako zati gutxietsiena, baina ezin bestekoa da eta, gainera, maisu baten aldamenean ikasi beharreko zerbait.
Ihi zura moldatzen ikasiko duzu, eta zursare klasikoa ehuntzeko behar teknika ezagutuko duzu.
Gainera, jada ehunduta erosten den zursarea jartzen ikasiko dugu, baita bi metodoen artean dauden aldeak ere.

ordutegia ikusi
KONTSULTATU
zursare ikastaroa

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • 2 ordu asteko
  • Ordutegia goizez eta arratsaldez
  • Astelehenetik larunbatera
  • Materialak eta oinarrizko tresnak barne
  • Hizkuntzak: euskara, ingelesa, gaztelania
  • Urtebetetze tailerrak
  • Tailer monografikoak

ASTEKO EGUTEGIA

* Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
10:00h - 12:00h
16:00h - 18:00h Askotariko artisautza Askotariko artisautza Ebanisteria
18:00h - 20:00h Zur lanketa

Beste ikastaro batzuk ikusi

eskulan ikastaroak
ESKULAN IKASTAROAK
eskulan ikastaroak
udako eskola
UDAKO ESKOLA
udako eskola
gizarte ekintza
GIZARTE EKINTZA
gizarte ekintza
artisautza ikastaroak
ARTISAUTZA IKASTAROAK
artisautza ikastaroak
HOME